Aurrera darrai bizitzak bere 
bidian
itsasoratu nahi duten urak 
jausian 
Orainera barneratzen 
iraganaren esana 
denboraz da elikatzen 
geroaren jan edana
Ederra litzateke orain 
hemen bazina 
gabak luziak baitira 
zure ezian 
Orainera barneratzen 
iraganaren esana 
denboraz da elikatzen 
geroaren jan edana
Aurrera darrai bizitzak bere
aurrera darrai bere bidian 
itsasoratu nahi duten urak 
jausian 
beren izakeraren jabe 
inoren laguntzarik gabe 
izaki gozo eta gaziak 
geroaren hazi heziak. 
Orainera barneratzen 
iraganaren esana 
denboraz da elikatzen 
denboraz zen elikatzen 
geroaren jan edana