Herri baten 
izate maila
Gorpu batentzako 
bihotza
Nortasun agiri 
dugu hizkuntza.
Euskeraren zapalkuntza
Behar du 
norbaiten laguntza
Guztion artean 
aurrera bultza
Zertarako da gehio?
Euskaraz eta kitto
Espainiak edo frantsesak 
gu ez gera
Harro esan 
goizetik gauera
Noizko bildu 
euskaldun guztiok batera?
Herriaren zapalkuntza
Behar du 
norbaiten laguntza
Guztion artean 
aurrera bultza
Zertarako da gehio?
Euskaraz eta kitto
Gaurko egoera hauxe 
xelebrea da beraz.
Harritzen naiz guraso 
askoren joeraz
Kalean gora euskadi 
etxean erderaz
Hizkuntzak asko dira 
mundu zabalean
Bat behintzat 
gorde dezagun 
modu apalean
Amak erakutsia 
bere magalean.